ZAURIA(K) Eromena · Gorputza · Feminismoak

Luzemetrai dokumentala

Zauria(k) proiektua, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta 9 emakumeren* errealitateak barne hartzen dituenak. Izendatzen ez dena ez da ikusten,  eta ikusten ez dena ez da existitzen.
Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko.
Zaurgarritasuna, zaintzak, gaizkiegonak, kolektiboa, bazterrak, generoa… Zer da eromena?
BIDEO +

" Modu anitzetan naiz zaurgarri eta ezin dut hori ekidin. Ez naiz are zaurgarriagoa izanen, isiltasun armak nire etsaien eskuetan utziz.”

Audre Lorde.

Zauria(k), osasun mentalaren inguruko eredu hegemonikoen bueltan, hausnarketa kritiko eta feminista bat sortzea du helburu. Ondoeza, Ixiltasunak eta praktika psikiatrikoetaz aparte, zaurgarritasuna erdigunean jarri eta erresistentzia lurralde gisa ulertzeko, osasunaren inguruko diskurtsoak, beste leku batzuetatik eraiki ahal izateko.

Kolaboratzaileak / Talde motorra

Maier Irigoien

Gidoia & Produkzioa

Isabel Sáez

Errealizazioa