PROIEKTUA

Kaixo! Iker Oiz naiz. Ikus-entzunezko errealizadore eta sortzaile polifazetiko eta diziplina anitzekoa naiz.

Oso ibilbide zabala daukat. Espiritu kuriosoa, dinamikoa, langilea  eta erabakitzailea daukat.

Iruñean jaioa, Bartzelonan ikasi nuen. Barne diseinua, ikus-entzunezko errealizazioa eta postprodukzioa ikasi nituen. Gaur egun muntaia, kamera, dokumentala, motion graphicsk, arte zuzendaritza, mapping… proiektuetan aritzen naiz.

Izugarri gustatzen zait diseinua, artea, zinema, lagunekin gozatzea, dantza egitea, janaria prestatzea, bidaiatzea…

Kontuka produktora bat da, nire sormen proiektua. Aterki horrekin ezagutzera ematen dut neure burua, eta haren azpian babesten naiz sareak ehuntzeko eta beste sortzaile batzuekin lankidetzan aritzeko.

Kontuka neu naiz, eta egin ditudan proiektuetan lagun izan ditudan pertsona guztiak ere dira. Baita iristeko dauden abenturetan bidelagun izango direnak ere.

Beti nago zabalik proiektu berri eta interesgarrietan lan egiteko.

Zer kontatu nahi duzu?


Soluzio berritzaileak

Prozesu sortzaile integrala

Edizioa eta postprodukzioa

Diziplina anitzekoa / Multiteknikoa

Eraldatzaile & Experimentala

Pasioa, hurbiltasuna & profesionaltasuna