DOKUMENTALA
2020 | Laburmetrai dokumentala | 09:55
ZUZENDARITZA · KAMERA · MUNTAIA
COVID-19aren pandemiaren lehen hilabeteetan egindako film labur dokumentala. Konfinamendu garaian Iruñeak izan zuen eraldaketa erretratatzen du piezak, alarma egoerak bertako kale, espazio publiko eta eguneroko harreman moduetan izan zuen eragina behatuz. Konfinamenduaren eta deseskalatzearen hasieraren artean erregistratutako irudien bidez, dokumentalak hutsik dagoen hiri baten eta bertako biztanleen eguneroko bizitza sakonki aldatu zuen esperientzia kolektibo baten erretratua eraikitzen du.


